viernes, 15 de junio de 2007

Oharra

Esan beharra daukat jarritako argazki guztiak googeletik hartuta daudela

lunes, 21 de mayo de 2007

Lagungarriak izan ahal diren artikuluak eta liburuak

Lan hau egiten egon naizen bitartean orrialde interesgarri batzuk aurkitu ditut eta ezin izan dudanez informazio guztia azaldu ba emen uzten dizkizuet nahi duzuenean begiratu ahal izateko.

http://www.cepvi.com/libros/hiperactividad.htm

http://www.erein.com/liburuak/libhezkuntza/lharretagabezia.htm

http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=10551

http://www.websalud.com/articulo.html?xref=20051025salwsdsal_3&type=Tes&anchor=wsdsalntc

http://www.tdahgc.org/quetdah2.html

http://ehcom.securesites.net/pf/P03072004/art88708.htm

miércoles, 16 de mayo de 2007

Gelako orientabideak

Hurrengo lerroetan irakurriko duzue ume hiperaktiboekin klasean erabili ahal diren teknika batzuk.

TEKNIKA ERABILGARRIAK

- Dortokaren teknika

- Semaforoaren teknika

- Erlajazio teknika

- Asteko protagonista

- Autoerrefortsu kartela

- Autoebaluaketa refortsatua

lunes, 14 de mayo de 2007

Tratamenduak


HEZKUNTZAKOA

Era oso eragingarria da umeen portaera aldatzeko eta zuzenduta dago zariekin, zigorrekin, fitxekin eta gertakizun kontratuarekin.

- Zariak: haur batentzat zaria oso gauza atsegina da, beraz, edozer gauza egingo du lortzeko. Haiei gehien gustatzen zaizkien ekintzak eta normalean egiten dituztenak egokienak dira egiteko zariak gehitzen. Azken finean, izan behar da umeari gustatzen zaion gauza eta lortzeko irrikitan egotea. Horrela, umeak lortuko du zari bat gustatzen zazkion ekintzak egiten.

- Zigorrak: zigorrek inplikatzen dute umeei kentzea eurei gustatzen zaien zeozer edota behartzea egitera gustatzen ez zaiena. Batzuetan, ondo doa baina beti ez ditu jarrera desegoakiak ezabatzen. Zigorra erabilagrria izan daiteke zenbait aldi bateko jarrerak kontrolatzeko, baina epe luzerako zigorrek ez dute eraginkortasunik. Jokaera zitala baldin bada, hobera da kasurik ez egitea. Beti ere, jokaera arriskutsua ez bada. Gomendagarriena da zariak eta zigorrak ematea ekintza egiten denean, ez uztea denbora asko tartean.

- Fitxak: teknika honetan egiten dena da putu negatiboak eta puntu positiboak ematen segun eta jokabide zehatza lortzen duten edo ez. Puntu negatibo bakoitzak kentzen du puntu positibo bat. Puntu guztien batuera trukatzen da zarien ordez. Lortu nahi diren helburuak eta lortutako puntuak umeek ikusi behar dituzte. Gomendatzen da teknika hau erabiltzea 3-12 urte bitartean daukaten umeekin.

- Gertakizunen kontratua: teknika hau gomendatzen da erabiltzea 12 edo 13 urteko umeekin. Honetan egiten dena da idatziz jokabideen kontratu bat egitea heldua eta umearen artean. Kontratu horretan gauzak argi eta garbi egon behar dira azalduta. Horrela lortzen da elkarriketa bat izaten umea eta gurasoen artean eta gainera haurrak paper oso inportantea dauka bere jokabidean.

viernes, 11 de mayo de 2007

Tratamenduak

PSIKOLOGIKOA

Bizitza zaila izan ahal da arreta gabezia duten umeentzat. Eurek dira sarritan arazoak dituztenak eskolan, ezin dute jolas bat amaitu eta lagunak galtzen dituzte. Egon ahal dira orduak etxerakolanetan kontzentratzeko eta gero ahazten dute eskolara eramatea.

Ez da erraza egoera hauei aurre egitea egunero. Ume batzuek bere frustrazioa askatzen dute borroka egiten, txarto portzatzen... Beste batzuek, esaten dute buruko mina daukatela edo horrelakoak eskolara joan behar direnean. Edo badaude beste batzuek, dena gordetzen dutela eurentzako inork ez ikusteko zelan dauden.

Ere oso zaila da izatea neba-arreba edo klase kide bat eta ikustea zure laguna edo neba-arreba beti dagoela haserre, zure jostailuak ateratzen dituela, zure gauzak galtzen dituela... Ume hauek ere frustratzen dira edo sentitu ahal dira alde batera familia edo gurasoak ume hiperaktiboarekin dauden bitartean. Baina eurek benetan nahi dutena da ondo eramatea bere anai-arrebarekin edo klasekidearekin.

Bereziki zaila da ume horren gurasoa izatea. Gurasoak, maiz, ezinduak sentitzen dira eta errekurtsorik gabe. Ohiko metodoek ez dute balio, ze eurek ez dute erabakitzen horrela portatzea. Honen aurrean, gurasoek egiten dutena da umea jotzea, oihukatzea... nahiz eta eurek jakin hori ez dela zuzena, baina, guzti hori egiten dute frustrazioagatik. Orduan, bere buruari esaten diote euren errua dela ez izateagatik gurasorik hoberenak.

Guzti honen aurrean, gurasoek sortu behar dute giro familiar finkoa, kontsistentea (arauak ez aldatzea egun batetik bestera) eta aurrensangarria (arauak esanda daude bete edo ez bete aurretik).

Badaude baita beste era bateko eskuhartzea psikopedagogikoak, errazten dituztenak ume hauen trataera, esate baterako:

Terapia kognitiba-konduktista: pertsonei laguntzen die lan egiten berehalako zereginetan eta ez die pertsonei laguntzen euren sentimenduak eta akzioak ulertzen; terapiak finkatzen du zuzenean aldatzera euren jokabidea. Terapeuta kognitibo-konduktista batek lagundu ahal dio umeari euren jarrera aldatzen edota hitzegin aurretik pentsatzera zer esango duen.

Trebaketa trebetasun sozialaren arabera: honek laguntzen du umea jokabide berriak izatera. Honetan, terapeutak erakusten dio umeari jostailuak eskatzen, txandak errespetatzen, laguntza eskatzen... eta guzti hori praktikan jartzen dute. Esate baterako, ume batek ikasi ahal du irakurtzen beste pertsonen aurpegien keinuak eta tonuak gero berak jakiteko hobeto nola erantzun. Trebaketak erakusten dio haurrari talde handitan zein txikitan parte hartzen, iritzia ematen eta laguntza eskatzen.

Talde laguntza: hemen kontaktuan jartzen dira euren amankomnuneko kezkak daukaten pertsonekin. Heldu eta guraso asko seme-alaba hauekin ikus dezakete oso baliagarria dela horrelako talde batean sartzea. Talde hauetako kideek euren esperientziak eta bizipenak, arrakasteak, frustrazioak kontatzen dituzte lagudu nahiean. Hori dena, asko laguntzen die pertsonei jakiteko ez daudela bakarrik.

Trebaketa seme-alabak zaintzeareko: honetan gurasoei eskaintzen zaie teknikak edota baliabideak euren seme-alaben jokabidea maneiatzeko. Teknika bat izan daiteke umea gobernaezina jartzen denean besteetatik aldendu denbora labur batez. Bananduta dagoenean, bakarrik eseri behar diogu albo batean lasaitu arte. Ere, erakutsi ahal zaie gurasoei ematen umeei "kalitatezko denbora" bat. Denbora hau, egunero izango da, eta espazio horretan umeak egingo du asko gustatzen zaion ekintza bat. Bitartean, gurasoak berarekin egon beharko dira ikusteko zer egiten duen umeak eta zeozer ondo egiten duenean esateko zein ongi egin duen.


martes, 8 de mayo de 2007

Tratamenduak

Gaur egun, hiru modalitate aurki ditzazkegu umeari laguntzeko: farmakologikoa, psikologikoa eta hezkuntzakoa.

FARMAKOLOGIKOA

Garcia Perez eta Garcia Campuzanoren ustez, Alborcohs taldea, ume hauentzako tratamendurik hoberena farmakologikoa da. Erabiltzen den farmakorik ohikoena METILFENIDATO da. Substantzia hau beste hainbat lurraldeetan ezagutzen da beste izenekin. Bere berehalako efektuak dira aditasunaren ahalmena eta kontzentrazioaren eta hiperaktibitatearen gutxipena. Umearen mugikortasuna jeisten da zeren eta kanpoko agenteak estimulatzen baitu burmuina heltzeko aditasun maila beharrezko batera.

Bigarren mailako efektu bezala, kasu batzuetan eragiten du jateko gogoei eta logureari. Baina aipatutako efektu horiek denbora gutxi irauten dute: piza egiten desagertzen dira ordu batzuk pasa eta gero eta behar beharrezkoa da beste pirula bat hartzea.

Normalean, hartzen da pirula bat esnatzerakoan beste bat eguerdian efektua maximoa izateko umea klasean dagoen bitartean, baina hori gertatzen da segun eta umearen adina, errezeta...

Ume hauekin erabiltzen diren botikak, oso onak dira tartekatzen baldin baditugu hezkuntzarekin, ze eurek ere ikasi behar dute kontrolatzen bere burua.

Normalki, egokia da umea medikatzea 5 urtetik aurrera. Adin hori baino lehen ezin da umea medikatu ze oraindik zaila da diagnostikatzea umea. Farmako hauek ez dute menpekotasunik sortzen umean, nahiz eta, egokia da denboraldi batean kentzea umea ez hartzeko ohitura. Baina bai gurasoen menpekotasuna sortu ahal da pentsatzen baldin badute ezingo dutela egoera menperatu pirularik gabe.

Segun eta umearen eboluzioa medikazioa kendu ahal zaio edo bakarrik une konkretuetan hartu beharko ditu. Ohikoena da 12 urtetik aurrera erabiltzen uztea, baldin eta laguntza psikopedagogikoa izan badu.

lunes, 7 de mayo de 2007

Espezialistek umeei egiten dizkieten frogak

Talde mutiprofesionalek froga ezberdinak egiten dizkiete umeei: explorazio neurologikoa, neurofisiologikoa eta psikopedagogikoa.

Explorazio neurologikoa

Explor
azio hau somakor higierazlean izan ditzakeen alterazioak ikusteko da.

Explorazio neurofisiologikoa


Elektroenfalograma: hiperaktibitatea gaizkotzen duten alterazioak detektatzeko balio du.


Burmuineko kartografia: neuroimagenaren teknika da eta ebaluatzen du burmuineko funtzionamendua.


Potentzialaren aierupena: analisien, kodifikazioaren eta bereizkerien estimuluen gaitasuna ebaluarzeko balio du.


Explorazio psikopedagogikoa

Explorazio honen bitartez, hurrengo diagostikoak burutu ahal dira:


- Diagnostiko diferentziala: honek esaten digu hiperaktibitatearen garapena zein puntuan dagoen ( sintoma ahulak, garatuta dagoen... )

- Posizio diagnostikoa: erakusten digu zein alorretan eragiten dion pertsonari

Diagnostiko hau garatzeko hainbat froga egin ahal dira baina garrantzitsuenak bakarrik aipatuko ditut:

  • Intelektualitate froga
  • Froga pedagokioen bateria
  • Froga kognitiboen bateria

lunes, 30 de abril de 2007

Ume hiperaktiboen perfila adinaren arabera

4-6 URTE BITARTEAN



Irakasleen balorazioen arabera, umea urduri, inpultisboa, arreta gabeziarekin, erasokorra eta managaitz erakusten da.


Gurasoek deskribatzen horrela deskribitzen dute: inpultsiboa, managaitza eta erasokorra.

Maiz, adigalkor dago. Badirudi hitz egiten zaionean ez duela entzuten, ez daki bakarrik jolasten eta euren lagunekin beti dago eztabaidatzen eta jotzen.

Ume hauetan ezaugarri berezia da
jolasa. Alde batetik, ez dakite bakarrik jolasten eta gainera, jotzen dute jostailu berriak hartzera eta albo batera joatera. Jolasten dira eurekin aspertu arte eta apurtuta uzten dituzte.
Bakarrik jolasten dutenean ez dute onartzen galtzea, ez dira gai jolasaren arauak jarraitzera. Honek eragiten du beste umeen ukapena.

7-12 URTE BITARTEAN

Adin honetan ume hiperaktiboa pasatzen da gelaren lehenengo planoa izatera. Bere arazoagatik ez du disziplina mantentzen gelan eta gainera bere gelakideak baino zailtasun handiak ditu ikasteko.

Irakasleentzat txarto hezitua eta alderra da. Pentsatzen dute gurasoek dutela errua, horregatik, zailtzen du familia eta eskolaren arteko harremanak. Honek gehitzen du umearen jokabide hiperaktiboa.

Batzuetan, irakasleek, pentsatzen dute heldugabekeria dela eta gurasoei aholkatzen diete hobe dela umea mailaz errepikatzea. Baina hori ez da soluzioa, hiperaktibitatea ez da bakarrik mailaren gauza.

Gelakideekin daukan harremana ez da ona, hauek baztertzen dute ume hauek duten jokabideagatik ( erasokortasuna, inpultsibitatea...) Baina beste batzuetan, rolak inbertitu egiten dira eta buruzagia bihurtzen da, ze bere jokabidea ikusten da dibertigarria.

Ez da erraza antzematea umean autoestima eta autokontzeptu baxua, askotan, gezurrak ezaten dituzte beste guztiek onartzeko.

Zazpi urtetik aurrera, ez bazaie laguntzen izan ahal dituzte depresio sintomak eta bere jokabidea zailtzen joaten da, bere interesak aldatzen direlako eta dena konplexuagoa bihurtzen da.

NERABEZAROA



Kontutan hartzen badugu edozein umerako nerabezaroa aldi zaila dela, askoz ere gehiago da ume hiperaktibo batentzako.

Gurasoekin harremana gaikitu egiten da. Umea gehiago eztabaidatzen du, bihurriago egiten da...

Ikasketetan etekinak askoz ere txikiagoak izabgo dira eta irakasleekin harremanak gero eta txarragoak izango dira. Honek eragiten du, bere autoestima ezkorragoa izatera.

Gurasoek aurre egin behar diote egoera oso zail bati. Lehen esan dugun bezala nerabezaro aldia oso zaila da eta ume hauentzako askoz ere gehiago, eta gurasoekin berdina gertatzen da. Ume hiperaktiboak heldugabeak direnez ez dakite gauza berriei aurre egiten eta, askotan, arazo larrietan sartzen dira ( sexuan, alkoholan, drogetan... )

miércoles, 18 de abril de 2007

Ume hiperaktiboen ezaugarri nagusiak


Lehenengo eta behin jakin behar dugu ume hiperaktibo batek ez duela zertan izan behar portaera ez ohikoa edota desegokia haurtzaroan zehar. Ume hauei euren jokabidea kontrolatzea kostatzen zaie jende aurrean, aldiz, bakarrik daudenean errazagoa egiten zaie. Ume hiperaktibo guztiek ez dituzte zertan ezaugarri berdinak izan behar baina ondoren azalduko ditudan hiperaktibitate, inpultsibitate eta arreta zailtasunak dira ume guztien daukaten ñabardurak.

- Arreta

Gehien karaktzerizatzen duena ume hiperaktibo bati da euren arreta falta zehaztasunen aurrean.


- Portaera

Euren jokabidea ohartezina, heldugabea eta desegokia da euren adinarako. Ez dira gaiztoak izaten baina bai trastoak. Bortitz erakusten dira fisikoki eta ahoz; askotan, gezurrak esaten dituzte eta lapurtzen dute.

- Inpultsibitatea

Maiztasunarekin, berehalaxe jokatzen du ondorioetan pentsatu barik. Geldiezin egoten da bere esku eta oinekin. Larregi hitz egiten du , erantzuten du galdera bukatu aurretik eta askotan ez ditu txandak errespetatzen.

- Egonkortasun emozionala

Umore aldaketa bortitzak izaten dituzte euren izaeran, euren burua gutxitu egiten dute eta ez dute onartzen galtzea, beti irabazi behar dute.

- Hiperaktibitatea

Ezaugarririk nabarmenena da ume hauen gehiegizko aktibitate motorea. Beti dago mugimenduan, korrika, saltoka... Mugimendu guzti horiek ez dituzte inolako helbururik.

- Desobedientzia

Umeari kostatzen zaio aginduak betetzea eta egiten du esandakoaren kontrakoa. Gurasoei asko kostatzen zaie lortzea euren seme-alaben egureko gauzak: garbitasuna, besteekiko heziketa....


- Ikasketa-prozesua

Ume hiperaktibo gehienek arazoak dituzte ikasketa-prozesuan, %40-%50 en artean ikasketetan etekin baxuak izaten dituzte. Arazo pertseptiboak izaten dutenen nekez desberdintzen dituzte lerroak eta hizkiak. Asko kostatzen zaie idazten eta irakurtzen. Idazterakoan letra txarra daukate eta akats ortografiko ugari izaten dituzte. Irakurtzerakoan, ez dituzte hizkiak, silabak eta batzuetan paragrafoak irakurtzen. Ez dute ulertzen irakurtzen dutena eta identifikatu ahal dituzte hizkiak baina ez dakite nola ahozkatzen diren. Kalkuluan, eroanak eta oinarrizko eragiketak ahazten dituzte.


lunes, 16 de abril de 2007

Hiperaktibitatea eta inpultsibitatearen arteko aldea


Ume hiperaktiboen ezaugarri batzuk:

- Larregi berba egitea

- Eskuen eta oinen etengabeko mugimenduak egitea


- Bere ahulkian asko mugitzea

- Lasai jolasteko zailtasunak izatea

Ume inpultsiboen zenbait ezaugarri:

- Erantzunak arinegi ematea


- Gehiegi hitz egitea

- Besteen jardueratan sartzea

- Tx
anda mantentzeko sailtasunak izatea

Sintoma hauen kausak oraindik ez dira zehaztu baina garrantzi handia duten faktoreak biologikoak dira, hau da, hederitarioak. Baina esan behar dugu inguruko faktoreek baita garrantzia daukatela.

viernes, 30 de marzo de 2007

NOLA JAKIN ZURE SEMEA HIPERAKTIBOA DELA


Lehenengo pausua sintoma nagusiak aztertzea da:

- Arreta eza:

1. Sarritan zehazkizunei ez die arreta nahikoa jartzen edo etxeko lanetan, lanean edo beste jardueretan utzikeriaren ondorioa akatsetan erortzen da.

2. Maiz zereginetan eta jokoan arreta mantentzeko zailtasunak izaten ditu.

3. Askotan zuzenean hitzegiten zaionean ez duela aditzen dirudi.

4. Sarritan ez ditu jarraibideak jarraitzen eta ez ditu eskolan lanak, aginduak edo betebeharrak betetzen.

5. Askotan zereginak eta jarduerak antolatzeko zailtasunak ditu.

6. Maiz ahalegin mental jarraitua (etxeko edo eskolako lanak) dituzten zereginak ekidin egiten ditu.

7. Sarritan zeregin edo jardueretarako gauza beharrezkoak galtzen ditu (jostailuak, eskolako ariketak, arkatzak, liburuak edo tresnak).

8. Askotan garrantzi gabeko estimuluengatik errezki galtzen du arreta.

9. Maiz eguneroko jardueretan arduragabea da.

miércoles, 28 de marzo de 2007


Gaur egungo gizartean boste umetik batek du Arreta gabezia eta Hiperaktibitate asaldura (AGHA), hori dela eta, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen ditu adituak.

Ume hauek duten
lehen mailako ezaugarriak:
            • Arreta gabezia
            • Hiperaktibitatea
            • Inpultsibitatea
Bigarren mailako ezaugarriak:
            • Moldaera arazoak
            • Arazo emozionalak
            • Harreman arazoak
            • Ikaskuntza zailtasunak
Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindrome honen hiru sintoma nagusiak. Ohiko da, zazpi urte egin aurretik agertzea, hori dela eta, adin horretara heldu aurretik diagnostikoa egin behar da.

Hiperaktibitatea - arreta eza

Gaur egun, hiperaktibitatea eta arreta ezari buruz jende guztiak hitzegiten du, baina jende guztiak, "arreta eza hiperaktibitatearekin" kalifikazioak daramana, ez du argi. Diagnostikatutako ume gehienek nahaste konbinatu bat izaten dute eta arreta eza eta hiperaktibitatea barnean biltzen direlarik.

Kasu batzuetan sintomatologia lehenengoan edo bigarrenean bakarrik aurkezten da, arreta eza dagoela ohartu gabe, baina bai batzueri bai besteei berdin izendatzen zaiela jakin beharra daukagu. Oso logikoa ez da gertatzen, baina ikuspegi diagnostikotik ikusita gutxienez horrela da, nahiz eta umearekin harremanetan dauden profesional eta pertsonak ondo ezagutu umeak dituen ezaugarriak.

Sarrera


Haur hiperaktibitatea jokabidearen nahaste bat da eta honen jatorria neurologikoa da. Bere intzidentzia %3 eta %5en bitartean dago haur biztanlerian.Esan beharra dago gehiago ematen dela mutiletan nesketan baino.

Nahasketarik naguesienak hauexek dira: arreta eza eta gehienezko aktibitate motorea. Normalean, arreta eza mantentzen da eta gehienezko aktibitatea desagertzen da.

lunes, 19 de marzo de 2007

Nire presentazioa

Kaixo!!

Ni Amaia naiz eta 21 urte ditut eta Algortan bizi naiz. Haur hezkuntzako 3.mailan nago Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan eta dena ondo ateratzen baldin bada aurten amaitzen dut.

Ikusten duzuenez blog hau hiperaktibitatea eta arreta gabeziari buruz doa, gai hau aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako eta espero dut blog hau interesgarria izatea zuentzat eta badakizue animatzen bazarete parte hartu!!

miércoles, 7 de marzo de 2007

Postak idazten


Huxe izango da idazten dudan lehen posta.
Ah ze erraza den!

Orain argazkitxo bat ipiniko dugu. Hona hemen!


Baina post batek beti izan behar ditu hiper-loturak.
Hauxe da, metainformazioa.