martes, 8 de mayo de 2007

Tratamenduak

Gaur egun, hiru modalitate aurki ditzazkegu umeari laguntzeko: farmakologikoa, psikologikoa eta hezkuntzakoa.

FARMAKOLOGIKOA

Garcia Perez eta Garcia Campuzanoren ustez, Alborcohs taldea, ume hauentzako tratamendurik hoberena farmakologikoa da. Erabiltzen den farmakorik ohikoena METILFENIDATO da. Substantzia hau beste hainbat lurraldeetan ezagutzen da beste izenekin. Bere berehalako efektuak dira aditasunaren ahalmena eta kontzentrazioaren eta hiperaktibitatearen gutxipena. Umearen mugikortasuna jeisten da zeren eta kanpoko agenteak estimulatzen baitu burmuina heltzeko aditasun maila beharrezko batera.

Bigarren mailako efektu bezala, kasu batzuetan eragiten du jateko gogoei eta logureari. Baina aipatutako efektu horiek denbora gutxi irauten dute: piza egiten desagertzen dira ordu batzuk pasa eta gero eta behar beharrezkoa da beste pirula bat hartzea.

Normalean, hartzen da pirula bat esnatzerakoan beste bat eguerdian efektua maximoa izateko umea klasean dagoen bitartean, baina hori gertatzen da segun eta umearen adina, errezeta...

Ume hauekin erabiltzen diren botikak, oso onak dira tartekatzen baldin baditugu hezkuntzarekin, ze eurek ere ikasi behar dute kontrolatzen bere burua.

Normalki, egokia da umea medikatzea 5 urtetik aurrera. Adin hori baino lehen ezin da umea medikatu ze oraindik zaila da diagnostikatzea umea. Farmako hauek ez dute menpekotasunik sortzen umean, nahiz eta, egokia da denboraldi batean kentzea umea ez hartzeko ohitura. Baina bai gurasoen menpekotasuna sortu ahal da pentsatzen baldin badute ezingo dutela egoera menperatu pirularik gabe.

Segun eta umearen eboluzioa medikazioa kendu ahal zaio edo bakarrik une konkretuetan hartu beharko ditu. Ohikoena da 12 urtetik aurrera erabiltzen uztea, baldin eta laguntza psikopedagogikoa izan badu.

No hay comentarios: