viernes, 30 de marzo de 2007

NOLA JAKIN ZURE SEMEA HIPERAKTIBOA DELA


Lehenengo pausua sintoma nagusiak aztertzea da:

- Arreta eza:

1. Sarritan zehazkizunei ez die arreta nahikoa jartzen edo etxeko lanetan, lanean edo beste jardueretan utzikeriaren ondorioa akatsetan erortzen da.

2. Maiz zereginetan eta jokoan arreta mantentzeko zailtasunak izaten ditu.

3. Askotan zuzenean hitzegiten zaionean ez duela aditzen dirudi.

4. Sarritan ez ditu jarraibideak jarraitzen eta ez ditu eskolan lanak, aginduak edo betebeharrak betetzen.

5. Askotan zereginak eta jarduerak antolatzeko zailtasunak ditu.

6. Maiz ahalegin mental jarraitua (etxeko edo eskolako lanak) dituzten zereginak ekidin egiten ditu.

7. Sarritan zeregin edo jardueretarako gauza beharrezkoak galtzen ditu (jostailuak, eskolako ariketak, arkatzak, liburuak edo tresnak).

8. Askotan garrantzi gabeko estimuluengatik errezki galtzen du arreta.

9. Maiz eguneroko jardueretan arduragabea da.

miércoles, 28 de marzo de 2007


Gaur egungo gizartean boste umetik batek du Arreta gabezia eta Hiperaktibitate asaldura (AGHA), hori dela eta, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen ditu adituak.

Ume hauek duten
lehen mailako ezaugarriak:
            • Arreta gabezia
            • Hiperaktibitatea
            • Inpultsibitatea
Bigarren mailako ezaugarriak:
            • Moldaera arazoak
            • Arazo emozionalak
            • Harreman arazoak
            • Ikaskuntza zailtasunak
Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindrome honen hiru sintoma nagusiak. Ohiko da, zazpi urte egin aurretik agertzea, hori dela eta, adin horretara heldu aurretik diagnostikoa egin behar da.

Hiperaktibitatea - arreta eza

Gaur egun, hiperaktibitatea eta arreta ezari buruz jende guztiak hitzegiten du, baina jende guztiak, "arreta eza hiperaktibitatearekin" kalifikazioak daramana, ez du argi. Diagnostikatutako ume gehienek nahaste konbinatu bat izaten dute eta arreta eza eta hiperaktibitatea barnean biltzen direlarik.

Kasu batzuetan sintomatologia lehenengoan edo bigarrenean bakarrik aurkezten da, arreta eza dagoela ohartu gabe, baina bai batzueri bai besteei berdin izendatzen zaiela jakin beharra daukagu. Oso logikoa ez da gertatzen, baina ikuspegi diagnostikotik ikusita gutxienez horrela da, nahiz eta umearekin harremanetan dauden profesional eta pertsonak ondo ezagutu umeak dituen ezaugarriak.

Sarrera


Haur hiperaktibitatea jokabidearen nahaste bat da eta honen jatorria neurologikoa da. Bere intzidentzia %3 eta %5en bitartean dago haur biztanlerian.Esan beharra dago gehiago ematen dela mutiletan nesketan baino.

Nahasketarik naguesienak hauexek dira: arreta eza eta gehienezko aktibitate motorea. Normalean, arreta eza mantentzen da eta gehienezko aktibitatea desagertzen da.

lunes, 19 de marzo de 2007

Nire presentazioa

Kaixo!!

Ni Amaia naiz eta 21 urte ditut eta Algortan bizi naiz. Haur hezkuntzako 3.mailan nago Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan eta dena ondo ateratzen baldin bada aurten amaitzen dut.

Ikusten duzuenez blog hau hiperaktibitatea eta arreta gabeziari buruz doa, gai hau aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako eta espero dut blog hau interesgarria izatea zuentzat eta badakizue animatzen bazarete parte hartu!!

miércoles, 7 de marzo de 2007

Postak idazten


Huxe izango da idazten dudan lehen posta.
Ah ze erraza den!

Orain argazkitxo bat ipiniko dugu. Hona hemen!


Baina post batek beti izan behar ditu hiper-loturak.
Hauxe da, metainformazioa.