lunes, 30 de abril de 2007

Ume hiperaktiboen perfila adinaren arabera

4-6 URTE BITARTEAN



Irakasleen balorazioen arabera, umea urduri, inpultisboa, arreta gabeziarekin, erasokorra eta managaitz erakusten da.


Gurasoek deskribatzen horrela deskribitzen dute: inpultsiboa, managaitza eta erasokorra.

Maiz, adigalkor dago. Badirudi hitz egiten zaionean ez duela entzuten, ez daki bakarrik jolasten eta euren lagunekin beti dago eztabaidatzen eta jotzen.

Ume hauetan ezaugarri berezia da
jolasa. Alde batetik, ez dakite bakarrik jolasten eta gainera, jotzen dute jostailu berriak hartzera eta albo batera joatera. Jolasten dira eurekin aspertu arte eta apurtuta uzten dituzte.
Bakarrik jolasten dutenean ez dute onartzen galtzea, ez dira gai jolasaren arauak jarraitzera. Honek eragiten du beste umeen ukapena.

7-12 URTE BITARTEAN

Adin honetan ume hiperaktiboa pasatzen da gelaren lehenengo planoa izatera. Bere arazoagatik ez du disziplina mantentzen gelan eta gainera bere gelakideak baino zailtasun handiak ditu ikasteko.

Irakasleentzat txarto hezitua eta alderra da. Pentsatzen dute gurasoek dutela errua, horregatik, zailtzen du familia eta eskolaren arteko harremanak. Honek gehitzen du umearen jokabide hiperaktiboa.

Batzuetan, irakasleek, pentsatzen dute heldugabekeria dela eta gurasoei aholkatzen diete hobe dela umea mailaz errepikatzea. Baina hori ez da soluzioa, hiperaktibitatea ez da bakarrik mailaren gauza.

Gelakideekin daukan harremana ez da ona, hauek baztertzen dute ume hauek duten jokabideagatik ( erasokortasuna, inpultsibitatea...) Baina beste batzuetan, rolak inbertitu egiten dira eta buruzagia bihurtzen da, ze bere jokabidea ikusten da dibertigarria.

Ez da erraza antzematea umean autoestima eta autokontzeptu baxua, askotan, gezurrak ezaten dituzte beste guztiek onartzeko.

Zazpi urtetik aurrera, ez bazaie laguntzen izan ahal dituzte depresio sintomak eta bere jokabidea zailtzen joaten da, bere interesak aldatzen direlako eta dena konplexuagoa bihurtzen da.

NERABEZAROA



Kontutan hartzen badugu edozein umerako nerabezaroa aldi zaila dela, askoz ere gehiago da ume hiperaktibo batentzako.

Gurasoekin harremana gaikitu egiten da. Umea gehiago eztabaidatzen du, bihurriago egiten da...

Ikasketetan etekinak askoz ere txikiagoak izabgo dira eta irakasleekin harremanak gero eta txarragoak izango dira. Honek eragiten du, bere autoestima ezkorragoa izatera.

Gurasoek aurre egin behar diote egoera oso zail bati. Lehen esan dugun bezala nerabezaro aldia oso zaila da eta ume hauentzako askoz ere gehiago, eta gurasoekin berdina gertatzen da. Ume hiperaktiboak heldugabeak direnez ez dakite gauza berriei aurre egiten eta, askotan, arazo larrietan sartzen dira ( sexuan, alkoholan, drogetan... )

miércoles, 18 de abril de 2007

Ume hiperaktiboen ezaugarri nagusiak


Lehenengo eta behin jakin behar dugu ume hiperaktibo batek ez duela zertan izan behar portaera ez ohikoa edota desegokia haurtzaroan zehar. Ume hauei euren jokabidea kontrolatzea kostatzen zaie jende aurrean, aldiz, bakarrik daudenean errazagoa egiten zaie. Ume hiperaktibo guztiek ez dituzte zertan ezaugarri berdinak izan behar baina ondoren azalduko ditudan hiperaktibitate, inpultsibitate eta arreta zailtasunak dira ume guztien daukaten ñabardurak.

- Arreta

Gehien karaktzerizatzen duena ume hiperaktibo bati da euren arreta falta zehaztasunen aurrean.


- Portaera

Euren jokabidea ohartezina, heldugabea eta desegokia da euren adinarako. Ez dira gaiztoak izaten baina bai trastoak. Bortitz erakusten dira fisikoki eta ahoz; askotan, gezurrak esaten dituzte eta lapurtzen dute.

- Inpultsibitatea

Maiztasunarekin, berehalaxe jokatzen du ondorioetan pentsatu barik. Geldiezin egoten da bere esku eta oinekin. Larregi hitz egiten du , erantzuten du galdera bukatu aurretik eta askotan ez ditu txandak errespetatzen.

- Egonkortasun emozionala

Umore aldaketa bortitzak izaten dituzte euren izaeran, euren burua gutxitu egiten dute eta ez dute onartzen galtzea, beti irabazi behar dute.

- Hiperaktibitatea

Ezaugarririk nabarmenena da ume hauen gehiegizko aktibitate motorea. Beti dago mugimenduan, korrika, saltoka... Mugimendu guzti horiek ez dituzte inolako helbururik.

- Desobedientzia

Umeari kostatzen zaio aginduak betetzea eta egiten du esandakoaren kontrakoa. Gurasoei asko kostatzen zaie lortzea euren seme-alaben egureko gauzak: garbitasuna, besteekiko heziketa....


- Ikasketa-prozesua

Ume hiperaktibo gehienek arazoak dituzte ikasketa-prozesuan, %40-%50 en artean ikasketetan etekin baxuak izaten dituzte. Arazo pertseptiboak izaten dutenen nekez desberdintzen dituzte lerroak eta hizkiak. Asko kostatzen zaie idazten eta irakurtzen. Idazterakoan letra txarra daukate eta akats ortografiko ugari izaten dituzte. Irakurtzerakoan, ez dituzte hizkiak, silabak eta batzuetan paragrafoak irakurtzen. Ez dute ulertzen irakurtzen dutena eta identifikatu ahal dituzte hizkiak baina ez dakite nola ahozkatzen diren. Kalkuluan, eroanak eta oinarrizko eragiketak ahazten dituzte.


lunes, 16 de abril de 2007

Hiperaktibitatea eta inpultsibitatearen arteko aldea


Ume hiperaktiboen ezaugarri batzuk:

- Larregi berba egitea

- Eskuen eta oinen etengabeko mugimenduak egitea


- Bere ahulkian asko mugitzea

- Lasai jolasteko zailtasunak izatea

Ume inpultsiboen zenbait ezaugarri:

- Erantzunak arinegi ematea


- Gehiegi hitz egitea

- Besteen jardueratan sartzea

- Tx
anda mantentzeko sailtasunak izatea

Sintoma hauen kausak oraindik ez dira zehaztu baina garrantzi handia duten faktoreak biologikoak dira, hau da, hederitarioak. Baina esan behar dugu inguruko faktoreek baita garrantzia daukatela.