miércoles, 18 de abril de 2007

Ume hiperaktiboen ezaugarri nagusiak


Lehenengo eta behin jakin behar dugu ume hiperaktibo batek ez duela zertan izan behar portaera ez ohikoa edota desegokia haurtzaroan zehar. Ume hauei euren jokabidea kontrolatzea kostatzen zaie jende aurrean, aldiz, bakarrik daudenean errazagoa egiten zaie. Ume hiperaktibo guztiek ez dituzte zertan ezaugarri berdinak izan behar baina ondoren azalduko ditudan hiperaktibitate, inpultsibitate eta arreta zailtasunak dira ume guztien daukaten ñabardurak.

- Arreta

Gehien karaktzerizatzen duena ume hiperaktibo bati da euren arreta falta zehaztasunen aurrean.


- Portaera

Euren jokabidea ohartezina, heldugabea eta desegokia da euren adinarako. Ez dira gaiztoak izaten baina bai trastoak. Bortitz erakusten dira fisikoki eta ahoz; askotan, gezurrak esaten dituzte eta lapurtzen dute.

- Inpultsibitatea

Maiztasunarekin, berehalaxe jokatzen du ondorioetan pentsatu barik. Geldiezin egoten da bere esku eta oinekin. Larregi hitz egiten du , erantzuten du galdera bukatu aurretik eta askotan ez ditu txandak errespetatzen.

- Egonkortasun emozionala

Umore aldaketa bortitzak izaten dituzte euren izaeran, euren burua gutxitu egiten dute eta ez dute onartzen galtzea, beti irabazi behar dute.

- Hiperaktibitatea

Ezaugarririk nabarmenena da ume hauen gehiegizko aktibitate motorea. Beti dago mugimenduan, korrika, saltoka... Mugimendu guzti horiek ez dituzte inolako helbururik.

- Desobedientzia

Umeari kostatzen zaio aginduak betetzea eta egiten du esandakoaren kontrakoa. Gurasoei asko kostatzen zaie lortzea euren seme-alaben egureko gauzak: garbitasuna, besteekiko heziketa....


- Ikasketa-prozesua

Ume hiperaktibo gehienek arazoak dituzte ikasketa-prozesuan, %40-%50 en artean ikasketetan etekin baxuak izaten dituzte. Arazo pertseptiboak izaten dutenen nekez desberdintzen dituzte lerroak eta hizkiak. Asko kostatzen zaie idazten eta irakurtzen. Idazterakoan letra txarra daukate eta akats ortografiko ugari izaten dituzte. Irakurtzerakoan, ez dituzte hizkiak, silabak eta batzuetan paragrafoak irakurtzen. Ez dute ulertzen irakurtzen dutena eta identifikatu ahal dituzte hizkiak baina ez dakite nola ahozkatzen diren. Kalkuluan, eroanak eta oinarrizko eragiketak ahazten dituzte.


No hay comentarios: