lunes, 14 de mayo de 2007

Tratamenduak


HEZKUNTZAKOA

Era oso eragingarria da umeen portaera aldatzeko eta zuzenduta dago zariekin, zigorrekin, fitxekin eta gertakizun kontratuarekin.

- Zariak: haur batentzat zaria oso gauza atsegina da, beraz, edozer gauza egingo du lortzeko. Haiei gehien gustatzen zaizkien ekintzak eta normalean egiten dituztenak egokienak dira egiteko zariak gehitzen. Azken finean, izan behar da umeari gustatzen zaion gauza eta lortzeko irrikitan egotea. Horrela, umeak lortuko du zari bat gustatzen zazkion ekintzak egiten.

- Zigorrak: zigorrek inplikatzen dute umeei kentzea eurei gustatzen zaien zeozer edota behartzea egitera gustatzen ez zaiena. Batzuetan, ondo doa baina beti ez ditu jarrera desegoakiak ezabatzen. Zigorra erabilagrria izan daiteke zenbait aldi bateko jarrerak kontrolatzeko, baina epe luzerako zigorrek ez dute eraginkortasunik. Jokaera zitala baldin bada, hobera da kasurik ez egitea. Beti ere, jokaera arriskutsua ez bada. Gomendagarriena da zariak eta zigorrak ematea ekintza egiten denean, ez uztea denbora asko tartean.

- Fitxak: teknika honetan egiten dena da putu negatiboak eta puntu positiboak ematen segun eta jokabide zehatza lortzen duten edo ez. Puntu negatibo bakoitzak kentzen du puntu positibo bat. Puntu guztien batuera trukatzen da zarien ordez. Lortu nahi diren helburuak eta lortutako puntuak umeek ikusi behar dituzte. Gomendatzen da teknika hau erabiltzea 3-12 urte bitartean daukaten umeekin.

- Gertakizunen kontratua: teknika hau gomendatzen da erabiltzea 12 edo 13 urteko umeekin. Honetan egiten dena da idatziz jokabideen kontratu bat egitea heldua eta umearen artean. Kontratu horretan gauzak argi eta garbi egon behar dira azalduta. Horrela lortzen da elkarriketa bat izaten umea eta gurasoen artean eta gainera haurrak paper oso inportantea dauka bere jokabidean.

No hay comentarios: